Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte hilabete honetan, ikasturteari amaiera emateko. Guztira hamar saio izango dira, arratsaldez, herriko hainbat lekutan, eta bertan ikasle gaztetxoek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute oholtza gainean.
17:00. 3x3 futbol txapelketa. 20:00. Buruhandiak eta trikipoteoa, Alaitz eta Anderrekin.
Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte hilabete honetan, ikasturteari amaiera emateko. Guztira hamar saio izango dira, arratsaldez, herriko hainbat lekutan, eta bertan ikasle gaztetxoek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute oholtza gainean.
Informazio guztia, hemen.
19:00. Txupinazoa eta bandera igoera. 19:00. Crossfit erakustaldia. 20:00. Parrillada bolatokian. 22:30. Erromeria Bide Batez taldearekin. 01:00. Bon DJa.
19:30. Benta Zaharreko Mutiko Alaiak. 21:15. Pilota partidak, Txikuri frontoian.
Saregile Emakumeen Etxeak pasa den ostiralean jasandako erasoak salatzeko asmoarekin, elkarretaratzea deitu du Orioko Mugimendu Feministak ostiral honetarako.
Artzape Euskaltzaleon Plazak antolatuta, Kaixo, Karis izeneko emanaldi literario-musikal berria aurkeztuko dute Bista Onan. Sarrera doakoa izango da bertaratu nahi dutenentzat.
22:00. XXIV. Mus Txapelketa, Izurtzu erretegian. Izen-ematea, 21:30ean; bikoteko 30 euro. Lehen saria, txapela eta trofeoak, bi lagunentzako afaria Katxiña Txakolindegian eta 200 euro; bigarren saria, trofeoak, bi lagunentzako afaria Izurtzu erretegian eta 160 euro; hirugarren saria, bi lagunentzako afaria Altxerri jatetxean, bi txanpan botila eta 140 euro; eta laugarren saria, bi lagunentzako afaria Portu erretegian, bi txanpan botila eta 100 euro.
Idoia Ortegaren eta Gorka Alonsoren bildumako 325 erraldoi txiki ikusgai izango dira Foru Ibilbideko udal aretoan, astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.