Ikasturte amaierako festa egingo dute bihar, ostirala, Arroabean, Sakulupe guraso elkarteak antolatuta.
Ikasturtea bukatu eta udako oporrei ongi-etorria emateko, haurrei zuzendutako egitaraua antolatu du guraso elkarteak. 15:00etan puzgarriak jarriko dituzte, eta 17:30ean atsedenaldia egingo dute txokolatea hartzeko. Horren ostean, iragarrita dagoen beroari apar festarekin aurre egin ahal izango diote Arroabeko umeek.