HHko eta LHko haurrei zuzenduta. Antolatzaileak: Gipuzkoako Eskola Txikiak, Arroako Eskola, Ezkaizto auzo elkartea eta Sakulupe guraso elkartea. Arroako Liburuaren Hamabostaldiaren barruan.
- 12 eta 16 urte artekoentzako. - Trebatzaileak: Leire Urra eta Carol Palacio. - Aurrez izena eman behar da honako loturan.
Errezilgo Ezama baserriko Urraki Esnekiak eta Azpeitiko Sakona Komuntzo etxaldeko gaztak dastatzeko aukera izango da. Dastaketa egin bitartean, Koxinatuko Maitane Cabezak zuzeneko sukaldaritza egingo du. Izena eman behar da parte hartzeko, Elikagunean edo lotura honetan.
18:30. Hamaikakoaren aurkezpena, plazan. Jarraian. Bertso poteoa Agin Laburu eta Eneritz Artetxerekin, plazatik abiatuta.
Motxian-Etxebeltz Bertsoguneak bertso jaialdia antolatu du apirilaren 11rako, eta dagoeneko eskuragarri daude saioa ikustera joateko sarrerak. Jaialdia 19:00etan hasiko da, Modelo aretoan. Hala, Alaia Martin, Sarai Robles, Maialen Lujanbio, Oihana Bartra, Julebe Iturbe eta Manu Goionaga bertsolariek parte hartuko dute saioan, eta gai jartzaile lanak Onintza Gartziak egingo ditu.
Bizitza eztia azken diskoa aurkeztuko du musikari tolosarrak. Sarrerak martxoaren 19tik aurrera egongo dira salgai Orioko turismo bulegoan.
Apirilaren 20ra arte, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago, hemen.