09:00. Izarraitz txistulari taldearen diana. 11:00. Udal Musika Banda, Banda Gaztea eta Juan Antxieta musika eskolako txilibiteroen diana. 11:15. Arrasateko gaiteroen diana. 11:30. Incansables txaranga herriko kaleetan. 11:45. Izarraitz txistulari taldeak, Udal Musika Bandak eta Banda gazteak zezenaren irteera girotuko dute. 12:00. Sokamuturra plazan. Ganadutegia: Bergarako zezenak. 12:00. XLIV. Sokamuturrra argazki lehiaketa-Imanol Elias saria Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta. 12:30. Eleganteen pasiera. Itsasi taldearen eskutik artzain-inudeak aterako dira danbor jotzaileekin, baita sansebastianetako karroza ere. Juan Antxieta musika eskolako txistularien eta Incansables txarangaren doinuak entzun ahalko dira. 12:30. Herriko kaleetan Incansables txarangaren emanaldia. 16:00. Astidu armayuek! DJ La Fulana Azoka Plazan. 16:15. Izarraitz Txistulari taldeak, Arrasateko gaiteroek eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du. 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak. 19:30. Gauerdi txarangaren emanaldia kaleetan. 19:30. Obaneuke taldearen erromeria plazan. 20:00. Skapaie elektrotxarangaren emanaldia kalez kale.
Hamabost kilometroko proba da Pagoeta Natur Parkean barrena, eta izena emateko epea zabalik dago. Informazio gehiago, hemen.
Azpeitiko Argazki Elkarteko (AAE) Juan Mari Ibarzabalek Gipuzkoan eta Nafarroan hegaztiei egindako argazkiekin irekiko du erakusketa.