18:00etan izango da inaugurazio ekitaldia.
Festen hasiera suziriekin. 16:30ean, umeentzako jolasak auzoko frontoian. 17:00etan, txokolatada. 18:00etan, Iagomagoren magia ikuskizuna auzo eskolako lokalean. 21:00etan, bertso-afaria Beheko Tabernan, trikitilariek lagunduta: Jexux Mari Irazu eta Unai Izagirre arituko dira bertsotan, eta Garixe-Maltzeta bikotea trikitiarekin zein panderoarekin.
Musikari azkoitiarrek Azpeitiko Sanagustin kulturgunean kontzertu bana eskainiko dute. Sarrerak salgai daude honako lotura honetan.