Herritarrak txuri gorriz janztera gonbidatu ditu udalak. 11:30. Umeen diana zaratatsua, plazatik hasita. (Ume bakoitzak zarata ateratzeko zerbait eramateko gomendatu dute: kazuela, danbor, turuta, txistu...) 12:00. Txupinazoa. Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea eta zahagi-dantza, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta. Buruhandi, txistulari eta abarren kalejira. 13:00. Lopene ganadutegiko poniak eta zezentxoak plazan. 14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria, kiroldegiko aterpean. 15:30. Karaokea, kiroldegiko aterpean. 18:00. Umeentzat tailerrak, frontoi zaharrean. 19:00. Aliritzi erromeria, kiroldegiko aterpean. 22:00. Suzko zezena, plazan. Ondoren, Sedientos de Cumbia eta Txamakos taldeekin dantzaldia.
Sukaldaritza tailerra egingo dute Elkargunean, irailaren 20an herrian egingo den Kulturartekotasun jaiari lotuta.
17:30. Fandango eta arin-arin ikastaroa Jon Alkain eta Alaitz Garciarekin, Zarautztrikek lagunduta, Frontoi Txikin (euria egingo balu, Gaztelekuan. Ez da aurretik izena eman behar. 20:00. Herriko kultur taldeen emanaldia: Sagardoa eta txakoliña, zarauztarron sendakiña. Lege Zaharren Enparantzan izango da (euria bada, Lizardi aretoan).
Informazio gehiago, hemen.