Artedrama taldea. - DBH3ko ikasleentzako saioa.
17:00. Zapiak eta eskulanak LH3-ko ikasleentzat, Gaztelekuan. 19:00. Hilerritik kalejira kandelekin. Jarraian, ipuin kontaketa plazako arkupeetan, eta gaztaina erreak plazan. Oharra: Antolatzaileek etxeko arropa zaharrekin mozorrotuta joateko eskatu dute.
17:15. Ipuin kontaketa. 18:00. Bizkotxo lehiaketa. 18:30. Ibilaldia argi-zuziekin. 18:45. Txokolate jana eta photocall-a. Antolatzaileak: Sakulupe guraso elkartea, Ezkaizto auzo elkartea eta Arroabeko Hezkuntza Komunitatea.
17:30. Aralarko damaren dantza, udaletxe aurrean. 18:00-19:30. Ginkana frontoian eta ibilbidearen hasiera. Ondoren, beldurrak sutara, gaztaina jana eta txokolate jana.
18:30. Kalejira misteriotsua, plazatik irtenda. Ondoren, ipuin beldurgarrien kontakizuna, Dema plazan. Amaitzeko, talo-jana, frontoian. 21:00-00:00. Aiako Gurasoen Elkarteak antolatuta, Beldurrezko Etxea jolasa egingo dute. LH6 arteko haurrek, 21:00etatik 22:15era parte hartu ahalko dute, lauko taldeetan gehienez. Gainontzekoek, berriz, 22:30etik 00:00ra arte, bakarka edo binaka.
Esther Carrizok eta Araitz Bizkaik eskainiko dute clown antzerki saioa. Sarrera doakoa izango da.
18:30. Harribil dantza taldearen saioa, Herriko Plazan. 19:00. Haurrentzako tailerrak, Herriko Plazan. 19:00. Beldurrezko ibilbidea Goiko Kalen barrena, LH3tik gorako haur eta gaztetxoentzat. 20:00. Erromeria, Herriko Plazan. Informazio gehiago, hemen.
"Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratzeko, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Eta zuek, zer ospatzen duzue?", esan dute antolatzaileek. Jalgiko kideek eskainiko dute emanaldia.
Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu du saioa.
Zarautz Abesbatzak Nazioarteko Ahotsak abesbatza zikloa antolatu du urriaren 31tik azaroaren 4ra, Zarauzko Udalarekin elkarlanean. Lau emanaldi izango dira, guztira. Frantziskotarren elizan izango dira, 20:00etan hasita. Sarrerak emanaldia hasi baino lehen eskuratu ahal izango dira eliz atarian, 5 euroan; Zarautz Abesbatzaren lagunentzat, berriz, 3 euroan
"Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratzeko, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Eta zuek, zer ospatzen duzue?", esan dute antolatzaileek. Jalgiko kideek eskainiko dute emanaldia.