Azpeitiko Udal Liburutegiak eta Emakumeen Txokoak elkarlanean antolatu dute Uxue Alberdi idazlearen Hetero liburuaren inguruko solasaldia. Idazlea bera Emakumeen Txokoan izango da, 17:30ean. Norbaitek interesa badu, liburutegian eskuragarri daude oraindik liburuaren aleak.
Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte hilabete honetan, ikasturteari amaiera emateko. Guztira hamar saio izango dira, arratsaldez, herriko hainbat lekutan, eta bertan ikasle gaztetxoek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute oholtza gainean.
Dokumental emanaldia eta solasaldia.Hizlariak: Josu Iztueta eta Iker Iriarte.Antolatzailea: Ezkaizto auzo elkartea.
"Aldi baterako kontratuak" erabiltzea eta udan "maizterrak kanporatzea eta etxebizitzak erabilera turistikorako bideratzea" leporatu dio sindikatuak Orion zazpi etxebizitza dituen jabe bati. Gertakariaren harira, batzar irekia egingo dute ostegunean, Etxeluzen, kasuaren xehetasunak azaltzeko.
Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte hilabete honetan, ikasturteari amaiera emateko. Guztira hamar saio izango dira, arratsaldez, herriko hainbat lekutan, eta bertan ikasle gaztetxoek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute oholtza gainean.
Informazio guztia, hemen.
Idoia Ortegaren eta Gorka Alonsoren bildumako 325 erraldoi txiki ikusgai izango dira Foru Ibilbideko udal aretoan, astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.