Baigera jubilatu eta pentsionisten elkarteak antolatuta.
Alberga elkarteak antolatutako Zumaian bizi eta lan jardunaldien barruan, Komunitatea eta sarea ehuntzen solasaldia egingo da ekainaren 5ean, 18:30ean, Hogarreko hirugarren solairuan. Haritz Arakistain eta Ioritz Aizpuru (Elikagunea) eta Alazne Arruti (Aginaga Biziberritzen Herri kooperatiba) izango dira hizlariak.
Pulpo eskubaloi taldearen sorreraren 50. urteurrenaren barruan Emakumeak eskubaloian: eraldaketako begiradak mahai ingurua egingo da ekainaren 5ean, 19:00etan, Alondegiko Oxford aretoan. Hizlariak Ane Herrero entrenatzaile saritua eta jokalari ohia, Idoia Larrañaga Orio klubeko presidente eta jokalari ohia eta Ruth Ibarbia Pulpoko zuzendaritzako kidea eta jokalari ohia izango dira. Saioa Ainhoa Azurmendi kirol aholkulariak eta jokalari ohiak gidatuko du.
Hainbat instrumenturen kontzertua.
Informazio gehiago, hemen.
Ekainaren 16ra arte egongo da zabalik erakusketa, Aritzaga kaleko 2. zenbakian, honako ordutegian: Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 20:00etara. Asteburuetan: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.