Astebetetik gora igaro da Olentzerok eta Mari Domingik Azkoitia bisitatu zutenetik. Bihar, berriz, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoen txanda izango da. Arratsaldean iritsiko dira Urola Kostara, eta iritsi bezain laster, herriz herri ibiliko dira. Zaldiz edo karroza gainean, desfileak eta kabalkadak egingo dituzte hiru protagonistek.
Ilusioa eta festa herriz herri zabalduko dute Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek. Karrozek, musikak eta gozokiek hartuko dituzte kaleak, urteko gau magikoenetako bati bide emanez. Eskualdeko herri ia denak zeharkatuko dituzte haiek, gauean etxez etxe opariak banatzen hasi aurretik. Hona hemen herriz herri egingo dituzten ibilbideak: