Errege Magoen etorreraren zain dira Aizarnazabalen

Andoni Elduaien 2026ko urtarrilaren 4a

Gaspar Errege Magoa, iaz, familia bat agurtzen. (Intza Trula)

Ilunabarrean, 18:30 inguruan, espero dute aizarnazabaldarrek Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoen bisita. Frontoian izango dute herritarrek haiekin elkartzeko aukera.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak bihar, astelehena, ilunabarrean iritsiko dira Aizarnazabalera. Gaiko Etxeberri aldetik abiatuko dute haiek desfilea 18:30ean, eta herriko kaleak zeharkatu eta gero, udaletxean egingo diete hiru protagonistei harrera. Udaletxetik frontoira joango dira gero, eta umeei harrera egingo diete. Ohi bezala, oparia emango diete 0 eta 9 urte arteko haurrei.

Errege Magoei eskutitza bidali nahi dietenek bihar 10:00etatik 18:30era izango dute aukera, udaletxearen azpiko arkupetan jarriko duten postontzian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide