Ukitu bereziarekin ospatu dute San Joan bezpera Azkoitian

Andoni Elduaien eka 24 Azkoitia

Albistegia

Sahatsa dantza taldearen ikuskizunak ireki du San Joan bezperako ospakizun ekitaldia, eta sua pizteaz Anaitasuna mendi bazkunako eta Iraurgi saskibaloi klubeko ordezkariak arduratu dira. Ondoren, dantzan aritu dira hainbat herritar haren bueltan.