San Joan bezpera

Aian ere ospatu dute urteko gau magikoena

Onintza Lete Arrieta

San Joan bezpera zen atzo, eta baserrietan ez ezik, herrigunean ere piztu zuten sua atzo aiarrek. Euriaren eraginez, plazatik frontoia aldatu zuten dantza saioa, baina elkartu zirenek ederki ospatu zuten urteko gau motzena.

Plazan beharrean, frontoian. Horixe aldatu zuten atzo iluntzean Aian San Joan suaz gozatzeko. Euriak ez zuen atsedenik eman, eta hasierako asmoari eusterik egon ez bazen ere, frontoian bildutakoek gau berezia igaro zuten elkarrekin.

(Argazkiak: utzitakoak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide