San Joan bezpera

Ikuskizun oparoak handitu du San Joan su txikia

Onintza Lete Arrieta eta Gorka Eizagirre 2024ko eka. 24a, 10:58

Herritar ugari atera zen atzo iluntzean kalera San Joan suaren bueltan sorgin txikiak dantzan ikustera. Horiek ezin izan zuten kalejirarik egin euriak ez zuelako atsedenik eman, baina plazan dantza saioa eskaini zuten eta baita pergolan ere. Harribileko dantzariek hartu zieten lekukoa, eta emanaldi oparoa eskaini zuten.

Ia gauerdira arte izan zen festa atzo, San Joan bezpera, Orion. San Joan su txikiarekin konformatu behar izan zuten herritarrek, euria zela eta pergolan egin zelako ospakizuna, baina trukean, ikuskizun handia eskaini zuten Harribil dantza taldeko kideek. Jo eta ke aritu ziren suaren bueltan dantzan, eta bat baino gehiago gelditu zen eromen eder hartan parte hartzeko gogoz. Izan ere, pieza bizi-biziekin astindu zituzten hankak, askotariko koreografiak eskainiz.

Dantzari txikiei dagokienez, ohi bezala sorginez jantzita atera ziren kalera– 100 inguru– eta kalejirarik egon ez zen arren, oihuka egin zituzten Kosta Tailerretik plazarako bidea nahiz plazatik pergolara artekoa.

Xixario paretik plazara egin zuten kalejira txiki bat trikitilariek lagunduta, eta jendez lepo betetako plazan hainbat dantza eskaini zituzten. Ondoren, baita pergolan ere, suaren bueltan.

Euria euri, urteko gaurik magikoena izan zen atzokoa askorentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide