San Joan bezpera

Karta jokoa eta sua Beizaman, San Joan bezperan

Ihintza Elustondo 2024ko eka. 24a, 10:15

Sanpedroetako karta txapelketak jokatu ostean, afaria egin dute ostatuan, eta ondoren, sua piztu dute, San Joan bezperan ohikoa den moduan.

Urteko egunik luzeena jai giroan ospatu dute Beizaman. Lehen-lehenik, karta jokoan aritu ziren atzo hainbat herritar; hain zuzen ere, sanpedroetako karta txapelketako kanporaketak jokatu zituzten ostatuan. Ondoren, berriz, afaria egin zuten hantxe bertan, eta iluntzean, sua piztu zuten, San Joan bezperan ohikoa den moduan. Giro ederra sortu zen herrian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide