San Joan bezpera izan zen atzo, eta ohitura den moduan, udari ongietorria emateko, sua piztu zuten Zestoan ere, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak girotuta. Eguraldiak nahikoa ateri eutsi zion, eta giro ederra sortu zen plazaren bueltan.