10:30-13:00 eta 15:30-17:00. Umeentzako jolasak, jolas parkea eta apar festa. Arratsaldean, txokolate jana izango dute jarraian. 19:30. Txupinazoa. 21:00. Herri afaria (herriko plazan, eguraldia lagun badute). Txartelak salgai daude Uztarrin, 23a arte (asteartea), helduenak 27 eurotan eta umeenak (14 urtekoak barne) 13 eurotan. 21:30. Andoni Ollokiegi, afaria girotzen. 00:30-03:30. Fun&Go taldearekin berbena. Gaztetxean: Maikiño eta Fuky. Goizaldean, txosnan, euskaraokea.
17:00-20:00. Bigarren eskuko azoka. 17:00-20:00. Tresna elektrikoen lantegia. 17:00-20:00. Joskintza lantegia.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Nerabeak egitasmoaren barruan, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako saioa egingo dute, ongizate emozionala ardatz hartuta. Buru osasunari begira, ohitura osasungarriak sustatzea da helburua, arrisku faktoreen prebentzioa eta babes faktoreen garapena bultzatuz.
18:30. Haur eta helduen danborrada, Alfako auzo elkartetik abiatuta. 19:00. Jaien hasiera sorpresarekin. Ondoren, pintxo potea eta parrillada, karpan. 20:00. Kalejira Pasai txarangarekin, auzoan zehar. 22:30. Kontzertuak: Geels eta Arima Soul. Ondoren, DJ Makala.
Informazio gehiago, hemen.
Zumaiako Emakumeon Etxearen laugarren urteurrena ospatuko dute irailaren 26an, ostirala, 19:00etan, Alarma Morea taldearekin. Ondoren, mokadutxoa izango dute.