12:00. Itxaropena dantza taldearen emanaldia. 13:00. Pintxo lehiaketa Gure Ordeka elkartean. 14:00. Pintxo bazkaria Gure Ordeka elkartean. 19:30. Triki-poteoa, frontoitik hasita, Manexekin eta Erkizirekin. 21:00. Afari herrikoia: garagardo afaria. Saltxitxak eta txerri saiheskia, postrea eta garagardoa izango dira jan-edanerako. 00:00. Laket taldearen erromeria.
30 urte dira Jon Maia bertsolariak bere lehenengo kantak idatzi zituela. Abesti ezagunen bertsioak jasoko dituen disko-liburua kaleratu zuen azaroan, eta zuzeneko emanaldiak ematen ari da, goi mailako musikariez inguratuta. Azkoitian egingo du geldialdia urtarrilean. Sarrerak salgai, honako lotura honetan.
Sarrerak Internet bidez erosi daitezke, baita egunean bertan Probalekuan.
23:00. Erromeria Lajaren eta Lutxurdioren eskutik. Jarraian, DJ Indate.