Lizarra eta Iratxe (Nafarroa) herriak ezagutzeko egunpasa egingo du jubilatuen elkarteak Jubilatuen Astearen barruan. Hilaren 22ra arte egongo da zabalik irteerarako izena emateko aukera elkartearen bulegoan —astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan, 10:30etik 12:00etara—. Ibilaldiak 42 euroko kostua du Plaza Ondoko bazkideentzat, eta 48 eurokoa bazkide ez direnentzat.
Azkoitiko EAJk eta EGIk elkarrekin antolatutako Batzokixen Berriketan egitasmoaren barruan.
1940-1980 urte arteko euskararen historia aztertzen du Xirrikituak zabaltzen dokumentalak. Zumaiako Udalak eta Ahotsak ekimenak elkarlanean ekoitzitako ikus-entzunezkoa da, eta Euskararen Astearen barruan antolatu dute emanaldia.
Zestoako Mendi Astearen barruko ekintza.
21:30. Mus txapelketa azkarra Mendizabal erretegian. Izen ematea: 20:30 (20 euro bikoteko).
Informazio gehiago, hemen.