Osamen errehabilitazio psiko-sozialeko zentroek antolatuta, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunari lotuta. Herritarrak eta kaleak berdez janzteko deia egin dute. Egitaraua: - 12:00. Elkarretaratzea, Osamen zentroaren sarreran, Plaza Txikian, Baigera atarian. Hemen gaude, ez zaude bakarrik lelo hartuta.- 12:05. Taldeko argazkia.- 12:10. Kalejira.- Ondoren, aldarrikapenaren amaiera plazan.- 13:30. Osameneko kideen bazkaria.
Hona hemen biharko ezohiko udalbatzarraren gai ordena: 2025erako trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena. 2025erako ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena. 2025erako hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena. 2025erako eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena. 2025erako udal jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena. 2025erako hondakin solidoak eta geldoak biltzeko, tratatzeko eta aprobetxatzeko edo deuseztatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena. 2025erako zerbitzu publikoak eman eta jarduerak egiteagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena. 2025erako Zubiaurre-Elkargune Institutuko kultur, kirol eta aisi-ekipamenduan eta Ugarteigarango estali gabeko igerilekuetan eskaintzen diren zerbitzuen izaera publiko ez zergadunen ondare prestazioa arautzen duen udal ordenantzaren I. eranskinaren aldaketaren hasierako onespena. Azkoitiko Udalak sustatutako liburu eta bestelako batzuk saltzeagatik prezio publikoa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren hasierako onespena. 2025erako Taxi tarifen onespena.
Zuzendaria: Tatiana Huezo. Generoa: dokumentala. Urtea: 2023. Herrialdea: Mexiko. Mexikoko haran urrun eta bakarti batean, neguak eta lehorteak zigortuta, haurrek heriotza, gaixotasuna eta maitasuna ikusten ikasten dute. Bizitzaren aurrean bertigoa sentitzeari buruzko istorioa, hazteari buruzkoa. Urriaren 10ean, 19:00etan, Aita Mari aretoan.