Zientzia eta teknologia azoka da. Ikasleek ikasturtean zehar landutako proiektuak aurkeztuko dituzte.
Bisita gidatua Photomuseum Argazki eta Zinema Museora. Doako ekintza. Plaza mugatuak. Aurretiko izen-ematea: 688-74 34 44. Topalekua: Photomuseum (San Inazio 11).
Hizlaria: Gorka Torre euskaltzalea eta ekintzaiilea. Antolatzaileak: Naziogintza taldea eta Zaparraie euskara taldea.
Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako kantuko ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute ekainaren 12an, asteazkena, 19:00etan hasita, Zumaiena ikastetxeko domoan. Pelikuletako abestiez osatuko dute egitaraua.
Azti ikerketa zentroko Guzman Diez biologoak emango du bisiguei buruzko hitzaldia.
Ekainaren 16ra arte egongo da zabalik erakusketa, Aritzaga kaleko 2. zenbakian, honako ordutegian: Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 20:00etara. Asteburuetan: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.
Ekainaren 7tik 23ra arte. Julian de Zulueta esklabistaren inguruko Azukre beltza webgunea eta ikus-entzunezko instalazioa plazaratuko ditu Antiak. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.