09:30. Pilotuen nahitaezko briefinga. 11:00. Bosgarren etapa: Getaria-Hondarribia-Getaria (75 kilometro). 14:30. Pilotuen nahitaezko briefinga. 15:30. Seigarren etapa: Malkorbeko hondartzan, zirkuitu itxia edo endurance (65 kilometro). 17:30. Sari banaketa, ekitaldi amaiera eta Eusko Label produktuen dastaketa. Informazio guztia, hemen.
Zarauzko gastronomia elkarteen arteko lehia, arrauna eta parrila uztartuta. 11:00etan, lehiaketaren hasiera. 13:30ean, sari banaketa. 18:00etan, festaren amaiera eta itxiera.
Haurrentzako lasterketak 10:00etatik aurrera egingo dituzte eta lasterketa nagusia 11:30ean hasiko da.
- 10:30: Auzo gosaria.- 11:00-14:00. Puzgarriak ume eta gaztetxoentzat.- 12:30. Herri kirolak. Aizkoran, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a eta harri jasotzen Jon Unanue Goenatxo III.a eta Mikel Lopetegi Urra.- 17:00. Zezenak (16 urtetik gorakoentzat). Albara ganadutegia
M8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan Azkoitiko Udalak antolatutako erakusketa. Informazio guztia, hemen. 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.
XXIII. Taldez Talde emanaldien barruan, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek kontzertua eskainiko dute.
Zuzendaria: Vasiliy Rovenskiy. Generoa: animaziozkoa. Urtea: 2023. Herrialdea: Errusia. Vincent katu gaztea Maurice izeneko sagutxo batekin elkartzen da piano zahar batean uholde batetik ihes egiteko. Marinel talde batek instrumentua jaso eta museora bidaltzen du. Hemen, Vincentek eliteko katuen eskuadroi bat ezagutzen du, urteetan karraskarien eta beste piztien maisulanak babesten aritu dena. Vincentek benetako katu-familia bat aurkitzea du amets, baina ez du bere lagun Maurice galdu nahi, bizitza salbatu baitzion, eta ezkutatzera behartuta dago. Baina bere lagunak badu ahulezia bat: maisulanik ospetsuenak marruskatzea. Munduko pinturarik onenetako bat, La Gioconda, museora eramaten dutenean dena zailtzen da: sagu eta arratoi guztien ametsa murtxikatzea da. Hala ere, ez Vincentek, ez Mauricek, ez Hermitageko katuek ez dakite norbaitek lapurtzeko asmoa duela, eta, orain, Vincentek kemenez eta adimenez jokatu behar du Da Vinciren obra salbatzeko, museoaren ospea babesteko eta Kleopatraren, Egiptoko ganberan bizi den katu eder baten, bihotza irabazteko. Martxoaren 17an, 17:00etan, Aita Marin.
Negu hurbilak filmaren proiekzioaz gain, solasaldia izango da Mikel Ibarguren eta Ekain Albite zuzendariekin. Sarrerak eskuragai daude hemen.
Artezaleak pintura tailerreko ikasleen sorkuntzak egongo dira bertan ikusgai. Sarrera doan.