Gurutze Gorriak antolatuta, lehen sorospenei buruzko oinarrizko ikastaroa egiteko aukera izango da. Sarrera librea izango da, plazak bete arte.
Eskola kiroleko partidak izango dira goizeko 9:00etatik aurrera, eta bejamin mailako zesta punta topaketa 16:00etan.
Zumaiako euskara plan berria diseinatzeko prozesuan saio irekia egino dute azaroaren 23an, 10:00etan, Alondegiko Oxford aretoan.
Azaroaren 19rako izena eman behar da Emakumeen Txokoan edo 688 75 10 00 telefono zenbakian.
Edozein taldetako partaideek izango dute saio honetan entseatzeko aukera.
Lagunartea eskuderiak antolatutako rallya.
Urola Erdiko Itaiak antolatuta. - 11:00. Autodefentsa I. saioa. Betharrametan. - 12:30. Indarkeria matxistaren aurrean zer? Arlo politikoa, juridikoa eta osasun arloa hitzaldia, Azoka Plazako aretoan. - 14:00. Bazkaria, Azoka Plazan. landunak 10 euro eta langabeak 8 euro. Bazkaldu bitartean, eskualdeko artisten lanen erakusketa egongo da ikusgai.
Munduko dantzen inguruko tailerra eskainiko du Astindu dantza elkarteak azaroaren 24an, 11:00etatik 13:00etara, Torreberrin. Aitor Aizpuruak gidatuko du saioa. Tailerra doakoa eta irekia da 14 urtetik gorako guztientzat.
Gaztaneneatik abiatuta egingo dute kalejira, herriko kaleetan eta plazetan.
Sarrerak azaroaren 13tik aurrera izango dira salgai Turismo Bulegoan eta sarrerakzumaia.eus webgunean, 4,10 eurotan.
Paleta larruz modalitateko partidak jokatuko dituzte Zumaia 1ek eta Zumaia 2k, jubenil mailan.
Informazio gehiago, hemen.
Zumaiako Herri Eskolako DBH 1. mailako ikasleek Emakumeak historian antzezlana taularatuko dute Aita Mari aretoan, azaroaren 25ean. Hiru emanaldi izango dira: 10:00etan, 12:30ean eta 17:00tan.
Hitzaldia eta elkarretaratzea deitu dituzte Ikasle Abertzaleek Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Azaroaren 25ean izango da, eta 12:05ean hitzaldia izango da Zumaienan, eta ondoren kontzentrazioa.
Plaza Ondo elkarteak Jubilatuen Asterako antolatutako mendi ibilaldia: 10:00etan Balda plazatik abiatuta, Agarre, Etxeberritxo eta Biurreta baserriak lotuko dituzte aurrena, Aretxabaleta kaleko ur depositua gero, eta Txurruka baserritik igarota, herrigunera itzuliko dira berriro.
Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Jubilatuen Asterako antolatutako bisita gidatua. Juan Bautista Mendizabal historialariak eta herriko kronista ofizialak zuzenduko du bisita.
Lizarra eta Iratxe (Nafarroa) herriak ezagutzeko egunpasa egingo du jubilatuen elkarteak Jubilatuen Astearen barruan. Hilaren 22ra arte egongo da zabalik irteerarako izena emateko aukera elkartearen bulegoan —astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan, 10:30etik 12:00etara—. Ibilaldiak 42 euroko kostua du Plaza Ondoko bazkideentzat, eta 48 eurokoa bazkide ez direnentzat.
Egun osoan zehar, postuak herriko plazako arkupeen bueltan. 09:30ean, herriko dultzaineroen eta trikitilarien kalejira. 10:00etan, Txuri Urdin elkarteak antolatutako marrazki lehiaketa. 11:00etan, herriko trikitilarien kalejira. 11:00etan, Txalkor eta Mendaroko txistulari taldeen kalejira. 12:30ean, herri kirol jaialdia, herriko plazan. 14:00etan, marrazki lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, herriko plazan. 16:00etan, Oteiza pilota elkarteak antolatutako 50. Kontzejupeko Pilota Txapelketaren finalak, Kontzejupen. 20:00etan, Oihan Vega, herriko plazan. 19:30etik 23:30era, Emaginen indarkeria sexistarik gabeko informazio gunea.
Goizean zehar, idien eta zaldien erakusketa, txotxeko sagardoa eta pintxoak. 14:30. Bazkaria, Lau Bide jatetxean. 16:30. Sokamuturra, Lopene ganadutegiaren eskutik. 21:00. Txerriboda, Landeta jatetxean. 22:00. Kontzertuak: ZZ Punk eta Ripers. Ondoren, erromeria.
Plaza Ondok Jubilatuen Asterako antolatutako meza eta bazkaria. 12:00etan, Floreagako elizan egingo dute meza, eta ondoren, 14:00etan, Joseba jatetxean egingo dute bazkaria. Laja trikitilariak girotuko du, gainera, bazkalostea.
San Eloi eguna 12:00. Umeentzako poniak, Lopene ganadutegiaren eskutik. 13:00. Herri kirolak. Aizkolariak: Julen Alberdi Txikia IV.a, Eneko Otaño eta Mikel Larrañaga. Harri jasotzaileak: Olaia Esnaola, Udane Ostolaza eta Xabier Aranburu Guzta. Festetako karretillaren zozketa egingo dute ekitaldian zehar. 14:30. Auzo bazkaria, Landeta jatetxean.
7 eta 14 urte bitarteko umeak dituzten familiei zuzenduta. 3 euro pertsonako. Plaza kopuru mugatua. Beharrezkoa da izena ematea. Informazioa eta izen-ematea: didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com edo 943-00 88 40.
- Magia gunea.- Haurrentzat makillaje txokoa.- Ilustrazio tailerra Naroa Etxebarriarekin.- Hator hator metal jaialdia.
Gurutze Gorriak antolatuta, lehen sorospenei buruzko oinarrizko ikastaroa egiteko aukera izango da. Sarrera librea izango da, plazak bete arte.
Herrio Natur Taldeak, Orioko Herri Ikastolak eta Zaragueta Eskolak elkarlanaren Liburu eta Jostailu Truke azoka antolatu dute.
Herrio Natur Taldeak eta ikastetxeek antolatuta.
11:00. HH5etik beherako haurren proba. 11:10. LH1 eta LH2 mailetako haurren proba. 11:20. LH3 eta LH4 mailetako haurren proba. 11:30. LH5, LH6, DBH1 eta DBH2 mailetako haurren proba. 12:00. Helduen proba. Izen-ematea kronoak.com webgunean egin daiteke. Haurren proba doakoa da; helduek 9 euro ordaindu behar dute.