Erorketak saihesteko tailerra egingo dute Zestoan

Iraia Oteiza 2024ko aza. 14a, 12:14

Azken urtean erorikoren bat izan duenari, kirol jarduerarik egiten ez duenari, eta muskuluetan oreka falta edota ahultasun arazoak dituenari zuzendutako tailerra izango da. Euskarazko saioa azaroaren 29an eskainiko dute, eta gaztelaniazkoa abenduaren 13an. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da anbulatorioan.

Zestoako Zaintza Sareak erorketak saihesteko tailerra antolatu du Osakidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Azken urtean erorikoren bat edo gehiago izan dituenari, kirol jarduerarik egiten ez duenari, eta muskuluetan oreka falta edota ahultasun arazoak dituenari zuzendutako tailerra izango da.

Euskarazko eta gaztelaniazko saio bana egingo dute: euskarazkoa azaroaren 29an izango da, eta gaztelaniazkoa abenduaren 13an. Biak Alonderon izango dira, 09:30etik 11:30era bitartean.

Saioak doakoak izango dira, baina aurrez izena eman beharko da Zestoako anbulatorioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide