Ostiral hau da azaroaren 22a, hau da, Santa Zezilia eguna, eta urtero bezala, herriak musika doinuz blaituko dira. Getarian, gaur bertan hasiko dituzte ospakizunak, Pepita Enbil musika eskolako ikasleen emanaldiarekin. Kontzertua Iturzaeta aretoan izango da, 18:00etan.
Datozen egunetan herriko beste bi talderen kontzertuez gozatzeko aukera ere izango dute herritarrek: ostiralean bertan, Getariako Musika Bandak emango du kontzertua Salbadore Deuna parrokian, 20:15ean hasita, eta igandean, berriz, Gazte Alaiak txistulari taldeak, toki berean, 12:30ean hasita.
Igande arratsaldean, azkenik, musikak presentzia handia duen beste saio bat eskainiko dute: Mareak. Toti Martinez de Lezea idazleak errezitaldia eskainiko du, eta hari lagunduz ariko dira Gorka Hermosa eta Edurne Zabalo musikari eta konpositoreak, aurrenekoa akordeoiarekin, eta bigarrena, klarinetearekin. Emanaldi hori ere parrokian izango da, 19:00etan.