Euskara Mahaiak familientzako antolatutako hitzordua izango da. Doako emanaldia izango da.
Udan Itsas Erronka Feminista egin zuen Ondarruko emakume talde batek eta Orion geldialdia egin zuten beren ibilbidean. Erronka horretan izandako esperientziak partekatuko dituzte Saregilen.
Erkibek antolatutako hitzaldi zikloaren barruan, Gurutz Linazasorok Osasun mentala gizarte nahasi batean. Ondare zaila gure gazteentzat saioa eskainiko du abenduaren 4an. 18:00etan, Oxford aretoan.
Abenduaren 4an, Nutrizioa eta emakumeen metabolismoa. Nola aurre egin gorputzaren aldaketei denborak aurrera egin ahala izenburuko hitzaldia izango da. Emakumeek bizi ahal dituzten hainbat aldaketa aztertuko dituzte, eta horietara egokitzeko, eta ongizatea osotasunean lortzeko elikadura ohitura osasuntsuez ere arituko dira. Emakumeen Txokoan izango da hitzaldia, 18:30etik 20:30era.
Informazio gehiago, hemen.