Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek ez dute hutsik egin aurtengoan ere. Trenez eta itsasontziz iritsi dira eskualdeko leku batzuetara, zaldiz beste hainbatetara, eta oinez ere bai lekuren batera edo bestera. Iristen ziren lekura iristen zirela, baina, jendetza zuten zai, begietan distira eta bihotzean ilusioa gainezka zutela. Desfile eta kabalkada jendetsuak egin dituzte eskualdeko herririk gehienetan, eta zenbait lekutan Errege Magoekin aurrez aurre hitz egiteko aukera ere izan dute umeek eta gaztetxoak.
Kaleko ospakizunak eta zereginak bukatuta, umeak etxera eta Erregeak lanera joan dira dagoeneko, gau luze eta neketsua baitute aurretik. Hona hemen herriz herri egin dituzten desfileak eta kabalkadak, argazkietan.