Kike Amonarriz soziolinguista eta umoristaren saioarekin hasiko da 'Euskara, zientzia eta gizarte berriak' hitzaldi zikloa. Gizarte aldaketen testuinguruan, euskararen etorkizunari buruz hausnartuko du Amonarrizek. Hitzaldian, euskal hiztunek aurrean dituzten erronkak aztertuko ditu, baita horiei nola aurre egin ere. Horretarako, bere ibilbidean landu dituen hainbat proiektutan eta ekimenetan izandako esperientzia hartuko du oinarri, hala nola 'Tribuaren Berbak' (ETB1) saioa. Hitzaldirako sarrera librea eta doakoa da.
Cecilia Fernaández-Altonaga hizkuntzalariaren txanda izango da 'Euskara, zientzia eta gizarte berriak' hitzaldi zikloaren bigarren saioan. Fernandez-Altonaga EHUko eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko (UPPA) doktoregaia da. Hitzaldian zehar hainbat ikerketa aipatuko ditu hark, euskara ikasteko hizkuntza zaila dela dioen usteak zenbaterainoko oinarria duen aztertzeko. Horrez gain, hizkuntzen ikaskuntzan eragina duten faktoreak azalduko ditu, arreta berezia jarriz testuinguru eleaniztunetan ikaskuntza prozesua erraztu dezaketen faktoreetan.
Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, Josu Merino eskalatzaile elgoibartarrak (Gipuzkoa) eskainiko du hitzaldia Elkargunean.
Urolakoen Nafar Zuztarrak taldeak antolatuta, Iñigo Urrutiak eskainiko du hitzaldia.
Olatz Perez de Viñaspre informatika ingeniariaren eta Andoni Sudupe adimen artifizialeko adituaren hitzaldiak itxiko du 'Euskara, zientzia eta gizarte berria' hitzaldi zikloa. Perez de Viñaspre EHUko Informatika Fakultateko irakaslea da, eta Sudupe, berriz, EHUko HiTZ zentroko ikertzailea. Adimen artifizialean oinarritutako hizkuntza eredu handiek nola funtzionatzen duten azalduko dute bi lagunek, eta Latxa bezalako tresnek euskarazko komunikazioa, erabilera eta ikaskuntza nola erraztu dezaketen erakutsiko dute. Hitzaldirako sarrera librea eta doakoa da.
Hizlaria: Aranzadi zientzia elkarteko Zoihartze Osa.
Layla Martinezen 'Una historia política del terror' hitzaldia eskainiko du. Informazio gehiago, hemen.