Informazio gehiago, hemen.
IV. Gipuzkoako Erroten Egunaren barruan, doako hiru bisita gidatu egingo dituzte Aingeru Guardan dagoen Egurbide errotara, Jon Orbegozok zuzenduta: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Izena emateko, deitu 943-85 71 70 telefono zenbakira edo idatzi kultu@azkoitia.eus helbide elektronikora.
Goizean, kantujira auzoan zehar Arrai-Zopa lagun taldearekin.Herri kirolak: Jakes Iruretagoiena Izeta V.a, Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, Maddi Gesalaga eta Lierni Osa harri jasotzaileak. 13:00. Parrilada, Zarautz Trikek girotuta. 18:30. Musika festa DJ Arnorekin.
12:00. Sagardo dastaketa eta txerriki errea auzo elkartearen inguruan. Gure Txeru dantza taldearen emanaldiak girotuko du tarte hori. Jarraian, Izer eta Alabierren saioa, giroa alaituz. 12:30. Patata tortilla lehiaketa, auzo elkartean. Ondoren, bazkaria auzo elkartean lehiaketara aurkeztutako tortillekin. 18:00. Izer eta Alabierrekin erromeria, auzo elkartean. Ondoren, ikurrinaren jaitsierarekin, festen amaiera.
Ordu eta erdiko ibilbidea egingo da Azkoitian zehar, Andre Mariaren Jasokundeko parrokia ataritik abiatuta. Egun honetako bisita gazteleraz eskainiko dute. Informazio guztia, hemen.
16:30. Iagomagoren emanaldia. 17:30. Umeentzako jolasak eta poniak. 18:30. Merienda. 20:00. Atxurraren jaitsiera.
Sarrerak: Mendizabal, Korrale, Jim Clark eta Pastorkua tabernetan.
Euskaraldiko egitarauaren barruan. Maialen Lujanbioren hitzaldi-errezitaldia.