05:00. Baratxuri zopa. 06:00. Oilasko biltzea. 23:00. Oilar Beltzak: Arakama Intxausti Larrañaga.
09:45. Bisita gidatua Photomuseumen, ikasle eta mintzalagunentzat. 11:30. Urretabizkaia txaranga, Photomuseumetik hasita. 13:00. Herena kontzertua, Musika plazan.
Edozein taldetako partaideek izango dute saio honetan entseatzeko aukera.
Ordu eta laurdeneko hiru txandatan egingo dute ekintza: 10:00etatik 11:15era, 11:30etik 12:45era eta 13:00etatik 14:15era. Esperientziak 4 euroko kostua izango du, eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.
10:40ean, umeen lasterketa izango da, eta 11:00etan, helduena. Lasterketan parte hartzeko izena 10:00etatik aurrera eman ahalko da Mikologia elkartean. Banaka parte hartu nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dute, eta bikote mistoa osatuta, 20 euro. Ondoren, hamaiketakoa eskainiko dute elkartean.
Santa Zezilia eguneko kalejira.
13:00. Haurrentzako txupinazoa, buruhandiak eta erraldoiak. 14:00. Auzoko haurrentzat bazkaria elkartean. 16:00. Puzgarriak frontoian. 20:30. Bertso afaria Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariekin. Jarraian, Itzeder eta Txibilter trikitilariak.
Igeriketako neguko liga probintzialeko bigarren jardunaldia jokatuko dute azaroaren 16an, larunbata, 16:00etan, Lubaki kiroldegiko igerilekuan.
Sarrera doan, gonbidapenarekin. Gonbidapenak azaroaren 8an 19:15etik aurrera banatuko dira Modeloko txarteldegian. Gehienez lau sarrera hartu daitezke pertsona bakoitzeko.
Borobil teatroa.
Kuraia Fight Klubak antolatuta, aurten ere Basque Country K-1 Euskal Herria lehiaketa jokatuko dute Aritzbatalde kiroldegian. Hainbat borrokaldi izango dira, tartean profesional mailako bi. Ateak 16:30ean irekiko dituzte, eta lehia 17:30ean hasiko da.
Sarrerak 5,5 euroan salgai aretoko leihatilan edo aldez aurretik sarrerakzumaia.eus webgunean.
Sarrerak Kulturaz.eus webgunean.
Informazio guztia, hemen.
Informazio gehiago, hemen.