Maiatzaren 12an, igandean, egingo da Zumaiako kaleko pintura lehiaketa. Goizez arituko dira parte hartzaileak margotzen, eta arratsaldez egingo da sari banaketa ekitaldia, Oxforden.
Jon Orbegozok zuzenduta, bisita gidatuak egingo dituzte Aingeru Guardako Egurbide errotara. Hiru txanda egongo dira, eta taldeak gehienez hamabost lagunekoak izango dira. Lehen txanda, 10:00etatik 11:00etara. Bigarren txanda, 11:00etatik 12:00etara. Hirugarren txanda, 12:00etatik 13:00etara. Izena emateko, 943-85 71 70 telefono zenbakira deitu behar da.
11:00. Meza. Ondoren, Itziarko Andutz dantza taldearen emanaldia. 14:00. Auzo bazkaria. 17:30. Herri kirol erakustaldia. Arkaitz Etxebeste eta Ugaitz Mugertza ariko dira aizkoran; eta Burni eta Karmele Gisasola Zelai III.a, berriz, harri jasotzen. Egun guztian zehar, Antsorregi eta Larrañaga trikitilariek girotuko dute festa.
- 11:00etan elizkizuna.- 12:00etan patata tortilla lehiaketa. Baldintzak: Parte hartzailea elkartekoa edo getariarra izatea, etxetik ekarritako tortillak 12:00etatik 12:30era aurkeztea, eta tortillak derrigorrez sei arrautza eta patatak izatea. - Ondoren, sagardo dastaketa txerriki errearekin, Gure Txeru dantza taldearen laguntzaz.
Antxoa Egunaren egitarauaren barruan.
Informazio gehiago, hemen.
Jon Andoni Martin, Kamila Rodriguez, Michele Abrego, Txelo Arango, Iosu Arrieta Garate eta Gorka Larrañaga artisten lanak ikusgai.
- 17:00etan haur jolasak.- Ondoren, txokolatada.- 21:00etan trikiti afaria Julen eta Manexekin. Izen emateko: 609 963 641 (Ioseba) eta 662 073 218 (Idoia). Maiatzak 7 arte. Prezioa: Helduak 30 euro eta haurrak 15 euro.- Ondoren, elkartean musika.