Azpeitiko Udalak adineko pertsonentzat Elizkalean eraiki dituen etxebizitzak ezagutzeko aukera izango da 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
Saioa doakoa eta irekia izango da. Informazio gehiago, hemen.
Qissat Palestinako emakumeen ipuin kontaketa izango da Saregilen, 18:00etan hasita.
Egutera energia kooperatibaren inguruko informazio saio irekia egingo da martxoaren 12an, asteartea, 19:00etan, Aita Mari zinema aretoan. Hizlariak Elene Santamaria Zubia eta Markel Peñalba Retes izango dira.
Artezaleak pintura tailerreko ikasleen sorkuntzak egongo dira bertan ikusgai. Sarrera doan.