Palestinari elkartasuna adierazteko ekintzak egingo dituzte martxoaren 2an Torreberriko aterpean. 12:00etan murala margotuko dute eta 13:00etan elkartasun argazkia atera.
Informazio gehiago, hemen.
M8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan Azkoitiko Udalak antolatutako erakusketa. Informazio guztia, hemen. Gaur, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Informazio gehiago, hemen.
LH3tik LH6ra arteko haurrentzako.Izena emateko, 943-25 50 06 telefonora deituta edota hezkuntza@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzita.
Elizagoien ahizpak, Zabale eta Lutxurdio eta Enaitz trikitilariekin erromeria, Trikigiro elkarteak antolatuta.
Coral de Soriak (Gaztela eta Leon, Espainia) eta San Pedro Abesbatzak kontzertua emango dute martxoaren 2an, 20:00etan, San Pedro parrokian.
Harribil dantza taldeak ikuskizun berezia eskainiko du larunbatean, Korrika Kulturalaren barruan. Etxeluze gaztetxean izango da emanaldian, 20:00etan hasita.
Sarrerak 7 euroren truke salduko dituzte Matadeirako sarreran bertan. Kartela: Alots Arregi
Artezaleak pintura tailerreko ikasleen sorkuntzak egongo dira bertan ikusgai. Sarrera doan.
Jonathan Escapa Etxaniz artistaren erakusketa, Doi egitasmoaren barruan. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta larunbat eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.