Ondoren, pintxo dastaketa jubilatuen tabernan.
- 12:30. Ardi txakurrekin erakustaldiak.- 16.30. Sokamuturra. Albara ganadutegia.- 18:30. Auzo triki poteoa.- 21:00. Auzo afaria. Txartelak salgai daude Mendizabal erretegian (943-81 20 01 telefono zenbakian).- Ondoren, erromeria Itzeder, Montte eta Aizpurutxo trikitilariekin.
17:00etan eta 19:00etan izango dira emanaldiak. Sarrerak eskuratzeko, hemen.
Baginen bagara familia tailerra eskainiko du Aran Santamariak abenduaren 2an, larunbata, 17:00etatik 18:00etara, Alondegiko Oxford aretoan. Izenak azaroaren 27tik abenduaren 1era bitartean eman daitezke Alondegia kultur etxean (alondegia@zumaia.eus, 943-86 10 56).
Sarrerak Entradium atarian salgai, 8 euroan.
22:00. San Andres idi dema saria, Gurean.
Norgehiagokak 10:00etan hasiko dira eta Euskalduna Tabernako gizonezkoen ardura izango da joko eremuak markatzea. Epaile arduradunak, berriz, Kirkilla Eneako neskak, eta Kosta Hortz Klinikako eta Il Capoko mutilak izango dira.
Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute. Larunbatetan eta igandetan, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.