11:00etan, Porrotx eta Txorekin plazatik Mutiozabalera kalejira. 11:00-14:00. Mutiozabal Txoren ontziola bisitatzeko aukera eta ontzien erakusketa herriko plazan, saio dinamizatuekin. 11:00-12:30. Juanita Larando patatxan nabigatzeko aukera, herriko plazatik abiatuta (izen-ematea turismo bulegoan) Informazio guztia, hemen.
- 11:00etan elkartuko dira herriko plazan. - 11:45ean, Trapu Zikinak antzezlana, Garbitokian.
Komedia, Caramuxo Teatroren eskutik.
Zuzendaria: Gerhard Painter, Paul Louis Meyer. Generoa: animazioa. Urtea: 2023. Herrialdea: Hego Afrika. Gus, Sophie eta Max unibertsoko krimenaren aurkako Babes Espazialeko taldeko kideak dira. Istripua izan dute beren ontzi mikroskopikoan eta Lurrean amaitu dute, Normanen burua, 16 urtekoa. Urriaren 8an, 17:00etan, Aita Mari aretoan.
Norgehiagokak 10:00etan hasiko dira eta Euskalduna Tabernako gizonezkoen ardura izango da joko eremuak markatzea. Epaile arduradunak, berriz, Kirkilla Eneako neskak, eta Kosta Hortz Klinikako eta Il Capoko mutilak izango dira.
Eskulanen eta josketen erakusketa, Oxford aretoan. Egunero: 18:30-20:00. Asteburutan: 12:30-14:00 eta 18:30-20:00.
Zuzendaria: Itsaso Arana. Aktoreak: Barbara Lennie, Irene Escolar, Itsaso Arana. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Euskal Herria. Udan, neska talde bat astebetez elkartuko da landetxe batean antzezlan bat entseatzeko. Elkarrekin bizi diren bitartean, adiskidetasunari, antzezpenari, maitasunari, zurztasunari eta heriotzari buruzko ezagutzak trukatuko dituzte, partekatzea hobera egiteko gakoa izango delako itxaropen ezkutuarekin. Las chicas están bien udako ipuin bat da: printzeak, zaldiak, apoak, sutzar bat, festa bat, ibai bat, gutun ugari eta are printze despistatu bat. Urriaren 6tik 9ra, 19:30ean, Aita Mari zine aretoan.