eka 10 Urola kosta
Parte hartzeak jaitsiera nabarmena izan du 2019ko hauteskundeetakoarekin alderatuz gero. EH Bildu partaide den koalizioak 2019an baino ia 3.000 boto gutxiago jaso ditu eskualdean, baina, hala ere, beretzat izan dira botoen %42,87. Bigarren indarra EAJ partaide den Ceus koalizioa izan da, botoen %30,43 jasota. EH Bildu-Orain Errepublikak nagusi izan da Urola Kostako herri guztietan.