EH Bildu-Orain Errepublikak irabazi ditu Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak Urola Kostan. 12.650 boto jaso ditu koalizioak, 2019an baino 2.939 gutxiago, baina, hala ere, beretzat izan dira botoen %42,87; 2019an botoen %39,12 eskuratu zituen. Bigarren indarra EAJ-Ceus izan da, 8.979 boto eskuratuta. 2019an baino 6.930 boz gutxiago jaso dituzte jeltzaleek, baina, hala ere, botoen %30,43 jaso dituzte.
Hirugarren alderdi bozkatuena, PSOE izan da, 4.474 botorekin –botoen %15,16–. Duela bost urte baino 987 boto gehiago eskuratu ditu alderdi horrek. Alderdi Popularrak 1.161 boz bereganatu ditu, 2019an baino 384 gehiago; Podemosek 620 boto jaso ditu, 1.879 gutxiago; 480 jaso ditu Sumarrek; 328 jaso ditu Voxek, 170 gehiago; eta 202 jaso ditu Se Acabo la Fiestak.
Orain Errepublikak koalizioak eskualdeko herri guztietan irabazi ditu hauteskundeak oraingoan. Duela bost urteko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Azkoitian, Orion, Zarautzen eta Aian EAJ izan alderdi bozkatuena, baina oraingoan EH Bilduk jaso ditu boto gehien Urola Kostako 11 herrietan.
Dena dela, atzoko egunaz zerbait aipagarririk bada, parte hartzean izandako beherakada da hori. Hauteslekuak ixteko bi orduren faltan, bozetara deitutako herritarren %40k ere ez zuen botoa emana eskualdean. Duela bost urteko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak udal eta foru bozekin batera egin ziren, eta askoz parte hartze handiagoa izan zen.
Ikusi Europako Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak herriz herri eta xehetasun guztiekin, hemen.
Aia
EH Bildu-Orain Errepublikakek boto batengatik irabazi ditu hauteskundeak. 254 boz eskuratu ditu, eta EAJ-Ceusek, 253. Duela bost urte, 379 boto jaso zituen EH Bilduk, eta 501 jaso zituen EAJk. Hirugarren indarra PSOE izan da, 46 botorekin. Duela bost urte 24 eskuratu zituen.
Azkoitia
EH Bildu-Orain Errepublikakek lortu ditu boto gehien Azkoitian; 2.054 boto eskuratu ditu hark ( botoen %39,65), eta bigarren indarra izan da EAJ, 1.344 botorekin ( botoen %32,8). Dena den, 2019ko hauteskundeen aldean, botoak galdu dituzte biek ala biek: EH Bildu bigarren indarra izan zen urte hartan, eta 429 boto gehiago eskuratu zituen; EAJk, berriz, 1.127 boto galdu ditu oraingoan. PSOEk eta PPk jarraitu diete; PSOEk 14 boto irabazi ditu eta PPk, 40 boto; 616 eta 96 boto jaso dituzte horiek guztira, hurrenez hurren.
Azpeitia
2019an bezalaxe, EH Bildu-Orain Errepublikak izan da boto gehien jaso dituen, 2.511 boz (%48). Bigarren indarra EAJ-Ceus izan da, 1.780 boto eskuratuta. Hirugarren indar bozkatuena PSOE izan da, 541 botorekin (%10,34);
Aizarnazabal
EH Bildu-Orain Errepublikakek 160 boto jaso ditu, eta EAJ-Ceusek, 56. Duela bost urte 276 eta 90 jaso zituzten, hurrenez hurren. Hirugarren alderdi bozkatuena PSOE izan da, 31 botorekin. 2019an bederatzi boz eskuratu zituen.
Beizama
EH Bildu-Orain Errepublikakek 25 boto jaso ditu, eta EAJ-Ceusek, 22. 2019ko Europako hauteskundeetan 37 eta 31 eskuratu zituzten, hurrenez hurren. Hirugarren alderdi bozkatuena Podemos izan da hiru botorekin; lau jaso zituen duela bost urte.
Errezil
EH Bildu-Orain Errepublikakek 155 boz eskuratu ditu, duela bost urte baino 94 gutxiago; eta EAJ-Ceusek 44 bereganatu ditu, 52 gutxiago. Hirugarren indarra Podemos izan da, hiru botorekin; bederatzi eskuratu zituen duela bost urte.
Getaria
EH Bildu-Orain Errepublikakek 683 boto eskuratu ditu, eta 445 jaso ditu EAJ-Ceusek. Duela bost urte 799 eta 723 boto bereganatu zituzten, hurrenez hurren. Hirugarren alderdi bozkatuena PSOE izan da, 85 botorekin; duela bost urte baino 25 boto gehiago eskuratu ditu hark.
Orio
EH Bildu-Orain Errepublikakek alde nabarmenarekin irabazi ditu EAJri, botoen %48,43 eskuratuta (1.061 boto). Bigarren indarra izan da EAJ, botoen %28,3 eskuratuta, 620 boto guztira. Bi alderdiek 2019an baino boto gutxiago dituzte: EH Bilduk 77 boto gutxiago jaso ditu, eta 647 boto galdu ditu EAJk. Hirugarren alderdi bozkatuena PSOE izan da, 314 jaso zituen; 2019an 267 boto jaso zituen.
Zarautz
EH Bilduk jaso du boto gehien, 3.577 hain zuzen, boto guztien %35,86. EAJk 2.974 jaso ditu; botoen %29,81 eskuratu ondoren (2.974 boto). Bi alderdiek 2019an baino boto gutxiago dituzte: EH Bilduk 426 boto gutxiago jaso ditu, eta EAJk, 2.190 gutxiago. Hirugarren indarra PSOE izan da, 1.863 botorekin; 2019an baino 420 boto gehiago eskuratu ditu.
Zestoa
EH Bildu-Orain Errepublikakek 741 boto eskuratu ditu, eta 351 jaso ditu EAJ-Ceusek. 2019ko Europako hauteskundeetan 764 eta 611 jaso zituzten, hurrenez hurren. Hirugarren boto gehien jaso dituen alderdia PSOE izan da 144 botorekin, duela bost urte baino 64 boto gehiago jasota.
Zumaia
Orain Errepublikak koalizioaren aterpean aurkeztu den EH Bilduk jaso ditu boto gehien, 1.858 boto, herritarrek emandako botoen %43,92. Bigarren indarra izan da EAJ, 1.090 botorekin, eta PSOE izan da hirugarren alderdia, 816 botorekin.
Ikusi Europako Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak herriz herri eta xehetasun guztiekin, hemen.