Goizeko datuekin alderatuta are eta nabarmenagoa da hauteskundeetako parte hartze datuen jaitsiera. Bi orduren faltan, Beizama bakarrik geratu da parte hartzearen jaitsiera hamar puntutik behera. Beste herri guztietan, hamar puntutik gorakoa izan da 2019arekiko beherakada. Nabarmenena, Errezilen: 33,67 puntu jaitsi da. Aizarnazabalen ere, handia izan da jaitsiera. 21,54 puntu, hain zuzen ere. Haren atzetik dira Aia (-19,69), Azpeitia (-18,75) eta Getaria (-18,08).
Hauek dira, herriz herri, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeek 18:00ak arte Urola Kostan utzi dituzten parte hartze datuak:
- Aia: %33,73 (-19,69)
- Aizarnazabal: %35,78 (-21,54)
- Azkoitia: %38,00 (-17,15)
- Azpeitia: %36,76 (-18,75)
- Beizama: %43,63 (-9,00)
- Errezil: %34,73 (-33,67)
- Getaria: %49,65 (-18,08)
- Orio: %38,10 (-17,69)
- Zarautz: %43,64 (-14,50)
- Zestoa: %39,11 (-16,79)
- Zumaia: %44,91 (-10,71)
Gipuzkoan hautesle erroldaren %40,18k eman du botoa arratsalderako Gipuzkoan, eta 2019tik 12,91 puntu jaitsi da parte hartzea.
20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak, eta 23:30erako jakingo dira emaitzak. Webgune honetan grafiko bidez emango dira emaitza horiek, eta bihar albiste landuagoa irakurtzeko aukera egongo da.