Nabarmen eta modu orokortuan jaitsi da Urola Kostako herrietan 12:00ak arteko parte hartzea Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Espero zitekeena zen eta hala gertatu da; izan ere, 2019an udal eta foru hauteskundeekin batera egin zituzten Europako Legebiltzarrerakoak, eta bat egite hark ez ohiko bultzada eman zien Europarako bozei.
Gaur, Espainiako Barne Ministerioak emandakoo datuen arabera, Zumaian eta Zarautzen bakarrik gelditu da parte hartzearen jaitsiera hamar puntutik behera; beste herri guztietan hamar puntutik gorakoa izan da 2019arekiko beherakada, eta 21 puntura iritsi da jaitsira Errezilen.
Hauek dira, herriz herri, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeek 12:00ak arte Urola Kostan utzi dituzten parte hartze datuak:
- Aia: %26,04 (-13,43)
- Aizarnazabal: %25,61 (-16,34)
- Azkoitia: %27,90 (-12,21)
- Azpeitia: %28,02 (-13,59)
- Beizama: %30,90 (-11,20)
- Errezil: %28,53 (-21,47)
- Getaria: %38,12 (-14,56)
- Orio: %27,58 (-13,79)
- Zarautz: %32,25 (-9,54)
- Zestoa: %29,46 (-12,46)
- Zumaia: %34,26 (-7,26)
Gipuzkoan hautesle erroldaren %29,63k eman du botoa eguerdirako Gipuzkoan, eta 2019tik 8,63 puntu jaitsi da parte hartzea.
Eguneko bigarren parte hartze datuak 18:00etatik aurrera emango ditu Espainiako Barne Ministerioak.