Gukak atal honetan bilduko ditu Corrugadosen bueltako auziari lotutako eduki guztiak.
Corrugados auziaren azken epaia eztabaidagai izan dute udalbatzarrean

Nerea Uranga uzt 08 Azpeitia

Corrugados auziari lotutako azken epaia izan da uztaileko ohiko udalbatzarrean gai nagusia. Epaiaren gaineko balorazioa egiteko eta udalari eragin ekonomikorik sortuko dion argitzeko eskatu zion EAJko udal bozermaileak alkateari. Horrez gain, epaiak EAJk defendatu izandakoarekin bat egiten duela eta EH Bilduren udal gobernuaren esanak ezeztatzen dituela nabarmendu dute jeltzaleek. EAJkoei erantzunez, alkateak nabarmendu du hartutako erabaki denak udal idazkariaren txostenetan oinarrituta izan direla, eta "oso pozik" dagoela Corrugados Azpeitia lantegia desegiteko lanak hasiko dituztelako.