10:00. Txupinazoa eta ikurrin igoera, jaiei hasiera emateko. Gazte Alaiak txistulari taldeak lagunduta. 11:00. Elizkizuna eta prozesioa. Ondoren, txakolin dastaketa eta txerriki errea, auzo elkartearen inguruan. 14:30. Auzoko edadetuen bazkaria Azkue hotelean.
22:00. Mus txapelketa azkarra, auzo elkartean. Izena han bertan eman beharko da 21:30-22:00 artean.
17:00. Haur jolasak eta, ondoren, txokolatada. 21:30. Trikiti afaria auzo elkartean, Enaitz eta Erkizi trikitilariekin. Ondoren. Festak jarraipena izango du auzo elkartean, musikaren laguntzarekin.
12:00. Sagardo dastaketa eta txerriki errea auzo elkartearen inguruan. Gure Txeru dantza taldearen emanaldiak girotuko du tarte hori. Jarraian, Izer eta Alabierren saioa, giroa alaituz. 12:30. Patata tortilla lehiaketa, auzo elkartean. Ondoren, bazkaria auzo elkartean lehiaketara aurkeztutako tortillekin. 18:00. Izer eta Alabierrekin erromeria, auzo elkartean. Ondoren, ikurrinaren jaitsierarekin, festen amaiera.