Urola Erdiko AEK-k 24. Korrika Kulturalaren barruan antolatutako ekimena. Zestoako Ondarbasotik 09:15ean abiatuko dira, eta Azkoitiko Balda plazatik nahiz Azpeitiko plazatik, 09:30ean. 11:30ean, taldeko argazkia atera eta mokadutxoa egingo dute Xoxoteko aterpetxean.
Izen ematea: Arte eta Diseinu Eskolan.
Real Sociedad eta Basotik fundazioek antolatu dute hitzordua, eta parte hartzaileek zuhaitz espezie ezberdinei buruz ikasteko aukera izango dute. Ekintzan izena emateko epea zabalik egongo da hilaren 14ra arte. Informazio gehiago, hemen.
Doan da, baina aurrez izena eman behar da Ekoetxean.
'Txepeldunak' haurrentzako bertso antzerkia eskainiko dute Uxue Alkortak eta Maren Basterretxeak.
Sarrera: 5 eta 10 euro.
Sarrerak salgai Kulturaz.eus atarian.