Saregile emakumeen etxeak antolatuta, hitzaldia Arantxa Urretabizkaia eta Yolanda Arrieta idazleek eta Mari Luz Esteban ikerlariak eskainiko dute, Iratxe Retolazak gidatuta.
Xabier Euzkitze kazetariak eta euskaltzaleak zuzenduko du ikastaroa. Korrika Kulturalaren barruan egingo dute saioa. Adibide zehatzen, kantuen eta jolasen bidez, Azkoitiko euskara nahiz euskara batua hobeto erabiltzeko baliabideak landuko ahal izango dituzte parte hartzaileek. Ikasleei, irakasleei, eta, oro har, herritar orori zuzendudako ikastaroa da. Ez dago aurrez izena eman beharrik.