Valentziako uholdeetako kaltetuentzako material bilketa egingo dute Orioko Udalak, Iriki Begik eta Ostargi elkarteek.
- 11:00. Hamaiketakoa, Baigera Ien. - 12:30. Hildako bazkideen aldeko meza parrokian. - 14:15. Omenaldi bazkaria eta opari banaketa 90 urte betetzen dituzten herritarrei, Azoka Plazan.
11:00. Haurrentzako krosa. 14:00. Zahagi ardoa, zimitorioan. 17:30. Herritarren arteko kirol erronka. 19:00. Pintxo poteoa. Ondoren, bingoa Borondegin.
Herrio Natur Taldeak Euskal Herriko zuhaitz espezieen haziak banatuko ditu. Hazi bakoitzaren inguruko informazioa ere eskainiko diete herritarrei, besteak beste, hazia nola landatu behar den eta behin hazten denean landaretxoarekin zer egin behar den.
11:00. Meza nagusia. 12:00. Auzotarren arteko helduen eskupilota eta pala txapelketen finalak. Jarraian. Poteoa auzoan zehar Laja eta Lutxurdio trikitilariekin. 17:30. Harri jasotze txapelketa 150 kiloko Markesko kubikoarekin. Mikel Lopetegi Urra, Iraitz Arruti, Xabat Olaizola, Paulo Azpiazu eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.aren eskutik. Jarraian. Erromeria Laja eta Lutxurdio trikitilariekin, 22:30 arte. Patata dantza lehiaketa ere egingo dute erromerian zehar.
12:00. Potx pailazoaren emanaldia. Jarraian, herri kirolak. Harri jasotze emanaldia Jokin Eizmendi, Askizuko hiru harri ezberdinekin arituko da. Aizkoran Eneko Saralegi eta Joseba Otaegi, proba ezberdinak egiten. Bitartean, Enbilen Pepitak trikitilari eta panderojoleek goiza girotuko dute.
Norberak etxetik eraman behar du beirazko ontzia, eta gainerako materiala bertan emango dute. Informazio guztia, hemen.
16:00. Haurrentzako jolasak Txurrumuskiren eskutik. Ondoren, txokolatada.
Sapere Aude Sinfoniettak abian jarritako Ke! jardunaldien barruan izango da emanaldia.
Sarrerak 5,5 euroan salgai aretoko leihatilan edo aldez aurretik sarrerakzumaia.eus webgunean.
Corrado Masacciren erakusketa. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.
Informazio gehiago, hemen.