Irailaren 14an ospatuko da Olagarro Eguna Zumaian. Honakoa da egitaraua: Goiz partean XVIII. ARGAZKI RALLYA. Izen ematea 09:00etatik 10:00etara, Alondegiko Oxford aretoan. 10:30etik 14:30era Eusebio Gurrutxaga plazan ELIKAGAIEN AZOKA. 10:30ean hasita HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK, Itxas-Gain elkarteak antolatuta. Arbustaingo arranpla parean, piraguak eta uretako jolasak; eta Gernika parkean, zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea, etab. 11:00etan kuadrillen arteko batel estropada, OLARRO EGUNEKO XVI. BANDERA, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta. Goiz partean, OLAGARRO BROTXETAK E. Gurrutxaga plazako eta Gernika parkeko txosnetan. 11:00etatik 13:00etara (bi txanda), Algorri interpretazio zentroan 6-10 urte bitarteko haurrentzat doako TAILERRAK. Aurrez izena eman behar da: info@algorri.eus edo 943143100. 11:00etatik 14:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, ARRAINEN SALMENTA ARETOA ikusteko. 11:15ean HAMAIKETAKOA olagarro harrapatzaile izandakoentzat. 11:30ean herriko txistularien KALEJIRA Astindu taldearekin. 12:30ean KALEJIRA Zutrik trikitilarien eskutik. 14:30ean HERRI BAZKARIA, Sagarbidko aterpean. 11:00etan, “Flyscheko olagarroa” BISITA GIDATUA euskaraz (gaztelaniaz 12:30ean) %50eko deskontua kode hau erabiliz: olarroeguna. Erreserbak: www.geoparkea.eus. 17:00etatik 19:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, ARRAINEN SALMENTA ARETOA ikusteko. Arratsaldez, OLAGARRO BROTXETAK txosnetan. 18:30ean HAMARRU ELEKTROTXARANGA herriko kaleetan. 19:30ean Kofradian, Olarro eguneko XVI. Bandera emango zaie batel estropadako irabazleei. 22:00etan Kofradian, ERROMERIA SOINUZ BLAI taldearekin. 22:00etan DJ LUJI eta DJ LOTI Amaia plazan.
Olagarro Eguneko XVIII. Argazki Rallya egingo da irailaren 14an, Distira argazki elkarteak antolatuta. Hemen rallyaren inguruko informazioa.
Guztira, 42 saltoki izango dira azokan parte hartuko dutenak, denboraldiz kanpoko produktuak prezio murriztuetan eskainiz. Azoka Plaza izango da gune nagusia, baina beste hainbat saltokik haien denden atarian jarriko dituzte postuak. Askotariko animazio ekintzak ere izango dira haurrentzat. Informazio gehiago, hemen.
14:30ean, Mexikoren Independentzia Eguna ospatzeko, herri bazkaria, auzoko pilotalekuan. Donostiako Doña Chepina jatetxeak prestatutako tako mexikarrak eskainiko dituzte. Bazkaritarako leku mugatuak egongo dira, eta horretarako, 602 49 83 97 telefono zenbakira deitu beharko da. Bazkaritarako helduentzako prezioa 26 eurokoa da, eta 11 urtetik beherakoentzat, 17 euro. 17:00etan, Mariachi Dominguez. 18:00etan, Piñata. Gainera, edari-barra, dantza, arte erakusketa eta bertako produktuen salmenta postuak egongo dira.
Izen-ematea hemen egin daiteke online. Bi ibilbide izango dira aukeran, luzea –33 kilometro eta 1.500 metroko desnibel positiboa– edo motza –25 kilometro eta 1.100 metroko desnible positiboa–.
Hi haiz zuhaitz Andoni Salameroren musika emanaldia, Iraurgi Abesbatzarekin, Pello Ramirez txelo jotzailearekin, Gorka Larrañaga margolariarekin, Araitz Etxaniz trikitilariarekin eta Naia Arrizabalaga bertsolariarekin.
Katapulta Tour Gipuzkoa 2024 programako emanaldi honetan Latido eta Noir Socha taldeen zuzenekoaz doan gozatzeko aukera izango da Sanagustin kulturgunean.
Orioko Surf Taldearen lokalean izango da jaia. 20:00. DJ Mike Live Music 21:00. Marmitakoa aukeran, 10 euroan. 22:30. Hereje Fighters. 01:00. Akerrave silent party
Argi urdin arrosa laranja izeneko erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan irailaren12tik urriaren 2ra bitartean. Maite Gonzalez Martinezen, Jone Erzilla Etxegibelen eta Ari Cardozoren lanek osatzen dute erakusketa. Ordutegia: astegunetan, 18:30etik 20:30era; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:30era eta 18:30etik 20:30era.