Gogotik abesbatzak kontzertua eta kantujira eskainiko ditu asteburuan Getarian

Onintza Lete Arrieta

Gogotik abesbatzako kideak. (Euskal Kultur Erakundea)

Udalak antolatuta, Donibane Garaziko (Nafarroa Beherea) abesbatza bi egunetan izango da Getarian herria beren doinuekin alaitzen.

Musikarekin hitzordu bikoitza dute asteburuan getariarrek, kontzertua eta kantujira antolatu baititu Getariako Udalak. Donibane Garaziko (Nafarroa Beherea) Gogotik abesbatzak eskainiko ditu bi saioak.

Kontzertua larunbatean 19:00etan hasiko da elizan, eta kantujira, berriz, igandean 12:00etan, plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide