Begoña Garmendia abokatuak emango du hitzaldia, Baigera jubilatuen elkarteak antolatuta. Honako kontuez hitz egingo du: "Nondik dator egungo zaintza eredua? Adinekoen zaintzarako eredu berriak eta zaintzarako araudia Euskal Autonomia Erkidegoan".
Altxa Burua Oriok antolatuta, Beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraiki eraren garrantzia saioa. Izena emateko epea zabalik dago, eta horretarako bi bide jarri dituzte; online galdetegi bat erantzunda, edo mezua bidalita altxaburua@gmail.com helbide elektronikora.
Tomatearen tailerra egingo da apirilaren 24an, 18:00etatik 19:30era, Zumaiako Baratze Parkean. Tomate landareak oparituko dizkiete bertaratzen direnei.
Informazio gehiago hemen.
Informazio gehiago, hemen.
Udaletxeko sarrera nagusian. Biodibertsitatearen eta itsas hondakinen erraldoiak dira Bio eta Zabor. Urtero bezala, Mater ontziarekin batera etorriko dira uztailean herrira Zero Zabor Uretan itsas zeharkaldiarekin. Horren aurretik, herriko haurrek eguneroko ohituren bitartez itsasoaren zaintza eta hondakinen murrizketa aldarrikatzen dituzten mezuak sortu dituzte herriko txokoetan zabaltzeko.
Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00.Zapatuan: 11:00-14:00. Beñi Agirrereki bisita gidatua egiteko aukera izango da hilaren 24an (19:00) eta 27an (11:00).