Altxa Burua Oriok antolatuta, Sare sozialen arrisku eta erabilera saioa. Izena emateko epea zabalik dago, eta horretarako bi bide jarri dituzte; online galdetegi bat erantzunda, edo mezua bidalita altxaburua@gmail.com helbide elektronikora.
Udaberri Idi dema sariketako jardunaldia. Honako hauek lehiatuko dira: I. Lopategi (Birle) Oliden (Orio) Olazar Eraikuntzak (Lezo)
Informazio gehiago, hemen.
Udaletxeko sarrera nagusian. Biodibertsitatearen eta itsas hondakinen erraldoiak dira Bio eta Zabor. Urtero bezala, Mater ontziarekin batera etorriko dira uztailean herrira Zero Zabor Uretan itsas zeharkaldiarekin. Horren aurretik, herriko haurrek eguneroko ohituren bitartez itsasoaren zaintza eta hondakinen murrizketa aldarrikatzen dituzten mezuak sortu dituzte herriko txokoetan zabaltzeko.
Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00.Zapatuan: 11:00-14:00. Beñi Agirrereki bisita gidatua egiteko aukera izango da hilaren 24an (19:00) eta 27an (11:00).