Adineko emakumeak, zahartzaroa eta gorputza hitzaldia eskainiko du Mari Luz Esteban Galarzak ostegunean, hilaren 22an, 18:30ean, Zumaiako Emakumeon Etxean. Saioa euskaraz izango da.
Arkamurka natur taldeak antolatuta, Modelon izango da emanaldia, 19:00etan hasita. Ondoren solasaldia izango da.
Zuzendaria: DK Welchman. Generoa: animazioa. Urtea: 2023. Herrialdea: Polonia. Nekazari baten istorioa, Jagna, baserritar aberats eta askoz zaharrago batekin ezkontzera behartua, Boryna, nahiz eta bera bere semeaz maiteminduta egon, Antek. Denborarekin, Jagna baserritarren inbidia eta gorrotoaren objektu bihurtzen da, eta bere independentzia babesteko borrokatu behar du. Poloniako landazabalean girotuta, XIX. eta XX. mendeetako gailurrean, historiaren bira dramatikoak urtaro aldaketekin, landa eremuko lan gogorrarekin eta herriko jai tradizionalekin lotzen dira. Otsailaren 22an, 19:00etan, Aita Mari zineman.
Otsailaren 3an izandako Gau Txori argazki rallyko partaideen argazkien proiekzioa eta sari banaketa, Dinamoan Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan.
Norgehiagokak 10:00etan hasiko dira eta Euskalduna Tabernako gizonezkoen ardura izango da joko eremuak markatzea. Epaile arduradunak, berriz, Kirkilla Eneako neskak, eta Kosta Hortz Klinikako eta Il Capoko mutilak izango dira.
Joan den azaroan Donostian egindako nazioarteko lehiaketan epaimahaiak aukeratutako 24 argazki onenak izango dira ikusgai. Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 19:00etara. Larunbatetan eta igandeetan: 12:00etatik 14:00etara.
Artezaleak pintura tailerreko ikasleen sorkuntzak egongo dira bertan ikusgai. Sarrera doan.
Jonathan Escapa Etxaniz artistaren erakusketa, Doi egitasmoaren barruan. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta larunbat eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.