Global Audio Solutions-eko Peper Ferrer profesionalak eskainiko du.
Utopien herri bira kafe solasaldiak, Amillubi talde eragileko kideen eskutik. Otsailaren 19an, 18:00etan, Alondegiko Oxford aretoan.
Besteak beste, DBE (Diru sarrerak Bermatzeko Errenta) eta EPE laguntzetan izandako aldaketak azalduko dituzte asanbladan. Informazio gehiago, hemen.
Norgehiagokak 10:00etan hasiko dira eta Euskalduna Tabernako gizonezkoen ardura izango da joko eremuak markatzea. Epaile arduradunak, berriz, Kirkilla Eneako neskak, eta Kosta Hortz Klinikako eta Il Capoko mutilak izango dira.
Joan den azaroan Donostian egindako nazioarteko lehiaketan epaimahaiak aukeratutako 24 argazki onenak izango dira ikusgai. Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 19:00etara. Larunbatetan eta igandeetan: 12:00etatik 14:00etara.
Artezaleak pintura tailerreko ikasleen sorkuntzak egongo dira bertan ikusgai. Sarrera doan.
Jonathan Escapa Etxaniz artistaren erakusketa, Doi egitasmoaren barruan. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta larunbat eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.